XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arazo hau zehaztasun handiz uler dezagun, ez dugu oraindik nabaritasun argirik.

Dena dela, bi hipotesi proposatu zituzten: 1.- Fenomenoa, heterotrofia fakultatibotzat har dezakegu.

Hori horrela izango balitz, nanoplankton-frakzioari esker dugun ekoizpen primario eta sekundarioa estimatzekotan, kontutan hartu beharko genuke (Estep et al, 1986).

2.- Arazo hau bakterioen endosinbiosioa ere izan liteke (Margulis, 1981; Margulis ampamp; Obar, 1985).

Ikuspuntu berri honek garrantzi handia du; inplikazio ekologiko eta ebolutiboak dituelako bereziki.

2.3.2. Nanoplankton heterotrofoa Itsasoan izaten den ekoizpen eta arnasketa osoaren parterik handiena, itsasoko plankton-organismorik txikienei esker dugu (Sieburth, 1979; Pomeroy, 1980; Williams, 1981).

Horrez gain, itsas pikoplanktona hau da, ultrananoplanktona, 0,2-2ampmicro;m neurriko zelulak bakterio heterotrofoez, zianobakterioez eta fitoplankton eukarioto txikiaz osoturikoa (Sieburth et al, 1978; Johnson ampamp; Sieburth, 1979, 1982) azkar haztea (Azam et al, 1983; Platt et al, 1983) eta in situ erlatiboki txiki eta iraunkor diren izaki hauen naharotasuna, harrapakariez mantentzea (Bumey et al, 1981, 1982; Davis et al, 1985), bi puntu aipagarri ditugu.

Ikertzaileak, makroplanktonaren larratzeaz arduratu dira, neurketak errazagoak eta fidagarriagoak direlako batipat, baina makroplanktonaren grazingaz gainera, mikro eta nanoplanktonarena ere garrantzi handikoa izan daiteke (Pomeroy, 1974; Williams, 1981).

Nanoplankton-izaki heterotrofoak (2-20 ampmicro;m diametroko zelula apoklorotikoak batez ere), pikoplanktonaren (bakterioak bereziki) kontsumitzailerik garrantzitsuentzat har ditzakegu (Fenchel, 1982; Sieburth ampamp; Davis, 1982; Azam et al, 1983).

Nanoplankton-larratzearen eragina gutxitan estimatu da.

Fenchelek (1982) sei espezie flagelatuen naharotasuna neurtu zuen Danimarkako fjord batean, nanoflagelatu hauen tamainua 0,5-10 ampmicro;mkoa izanik.

Organismo batek hartutako ur-bolumena kalkulatuz, Fenchelek batezbesteko ondoko estimazioa egin zuen: egunero, Limfjord badian, mikroorganismoek uraren %20 iragazten zuten, eta honela, hauek, bakterio-populazioaren %20 kontsumi dezaketela kalkulatu zuen.

Bestetik, itsas planktonean dauden bakterioen hazkunde-tasak ere, oso gutxitan kalkulatu dira.

Baltiko itsasoan adibidez, bakterioen denborak 10-100 orduen artean aurkitzen ziren (Hagstrom et al, 1979).

Larratze-presio selektiboan, organismoen tamainua oso parametro garrantzitsua dugu; iragazketa elikagaiak harrapatzeko metodotzat kontsideratzen badugu batipat.

Egia esan, honetaz ez dago ezer argi.

Ziliatu txikien taldea ere, nanoplankton heterotrofoa ikertzerakoan ez da kontsideratu orain arte; beste mikroflagelatuez konparaturik batez ere, ikertzaileek arazo tekniko asko izan dutelako (Sherr et al, 1985).

Orokorki, sare trofikoetan pikoplanktona kontsumitzen duten protozooen zeregin ekologikoa, itsasoan hauen oinarri den materia organiko disolbatua eta ekoizle sekundario txikien arteko katenmaila izatea da (Lighthart, 1979).

Bestalde, izaki hauek kopepodo eta beste metazooplankton-elementuen elikagaia direla badakigu (Berk et al, 1977; Porter et al, 1979; Robertson, 1983).

Horregatik hain zuzen, ziliatu nanoplanktoniko hauek itsasoko sare trofikoetan mikroorganismo prokariotoen eta metazooen arteko katenmailatzat har ditzakegu (Sherr et al, 1985).